XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Egun, ostera, ia bostehun behar du.

Eta amerikarrak hiru bider gehiago.

Ura garbi litekeela? Bai, baina Erresuma Batuetan ur-garbiketa 25 mila miloi dolarretik gora gostatuko omen litzake, hots, Frantziako 1971-ko presupostu osoa hainbat.

Eta airearen etorkizuna ez da hobea.

Londresen, 1952-an, behe lainoaren eta kearen nahasteak lau mila pertsona hil zituen (3) Ibidem, 136 or..

Eta Parise ondoko Fontainebleau arboladian airezko metro kubikoko 50 mila mikrobio kontatzen den artean, Pariseko karrika nagusietan 600 milatik gora dago.

Atmosferaren zikinkeriak, gaixotasunak, bronkitis, biriketako minbizia, etab... dakartzela nork zalantzan jarri?.

Holandako jakintsu zenbaitek hirietako jendetzaren eta biriketako minbiziaren artean sarritasun-lege bat bilatu bide du: ehun milako hirietan bas-herrietan baino bi aldiz minbizi gehiago dagoke.

Vietnam-eko gerran ameriketarrek egin duten hobenik beltzena ez da agian Hegoko gobernamenduari laguntzea eta hainbeste jende hiltzea baizik eta napalm eta gainontzeko bonba-mota horiekin hango jende, animalia eta landareen ekilibrioa apurtuaz, erreaz, etorkizuna gaiztotzea.